mardi 7 février 2012

Galderen Azoka


Nola jaso informazio guztiak automatikoki?
Modurik errazena Ainara webguneko albiste-buletinean harpidetzea da. Gure Twitt-ak jasotzeko ere erregistra zaitezke.

Parte hartu eta Ainara burutzen lagundu nahiko nuke. Zer egin dezaket?
Lehenik eta behin, idatz iezaguzu animatzeko hitzen bat Livre d'Or babes-liburuan (*) eta zure hurbilekoei ere gauza bera egiteko eskatu.
Geroago etorriko da aurre-casting-en (*), aurre-lokalizatzeen (*) eta tailer partehartzaileen momentua.
Zeu ere Ainara-ren albiste-buletinean harpidetu zaitezke, informaziorik ez galtzeko.

Estra edo figurante izan nahiko nuke. Nola egin dezaket?
Ainara-ren Facebook orriko aurre-casting moduluan erregistratu eta “Atsegin dut” botoian klikatu, erabili ahal izateko.

Aktore profesionala naiz eta lagundu nahiko nizueke. Nola egin dezaket?
Lehenik, utz iezaguzu hitz jator bat Livre d'Or (*) babes-liburuan eta honen berri eman iezaiezu zure hurbilekoei nahiz jarraitzaileei.
Ondoren, bidal iezazkiguzu zure aurreko rol-en bateko argazkiak edo bideoak. Era berean, gonbida gaitzazu zure entsaioetara.

Diseinu grafikoan trebea naiz. Nola lagundu ahal zaituztet?
Zoragarri. Informazioa e-posta, flyer (esku-orri), poster edo web orrien bidez argitaratzen dugu askotan. Kalitatezko ikus-materialak behar ditugu horretarako, orijinalak eta Ainara-ren izaerarekin bat datozenak. Jar zaitez gurekin harremanetan.

Itzulpenekin eta web orriarekin lagundu nahiko nizueke. Nola egin dezaket?
Jar zaitez gurekin harremanetan, interesatzen zaizun eta itzulpena jada hasia ez duen dokumentu baten gaineko lana proposatu ahal izan dezagun.
Jar zaitez gurekin harremanetan, interesatzen zaizkizun eta itzulpena jada hasia ez duten testuak proposatzerik izan dezagun.

Zeintzuk dira proiektuarekin bat egin dezaketen elkarteak?
Kultura elkarteak (hizkuntza anitzetakoak, zinema, bideo, antzerki, musika zein irakurketa alorrekoak, e.a.) noski, baina era berean, erakunde filantropikoak edo beren formakuntza zinematografia abentura batean praktika eraman nahi duten ikasle-elkarteak ere (hizkuntza, merkataritza, marketing zein zuzenbide eskolak, e.a.) Bestelako erakunde edo elkarteak ere ongi hartuak izango dira, jakina.

Ez dut trebetasun berezirik, baina parte hartu nahiko nuke...
Jar zaitez gurekin harremanetan!

Zuekin harremanetan jarri nahiko nuke. Nola egin dezaket?
E-mail bat bidal iezaguzu.

Zein da antolaketa?
Ainara-ren antolaketa garapen partehartzaileari (*) laguntzeko pentsatua dago. Filmaketa 2013rako espero daiteke. Aurrikusten den egutegiaren inguruko informazio gehiago.

Ez duzu zure galdera Galderen Azoka honetan aurkitzen?
Erabil ezazu beheko “iruzkin” gunea. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

(*) Cf. Glossategia.