Parte hartzeko 7 modu

[Español] - [Français] - [English]

"Ainara" film luzemetrai baten gidoia da, biziz beteriko leku baten istorioa, gaztetasun batena, ezkutuan bizi den gizon batekin (Aitor) izandako elkartzearena, kontalari batekin (Roseline) bizitako adiskidetasunarena eta denboraren ate baten aurkikuntzarena, behin eta berriz, baina ez beti modu berean, hasten den bidaia baterantz. Etxe baten eta ainara baten istorioa.

Benetako erronka da egile film eleanitza, europarra, mugaz gaindikoa (Ipar eta Hego Euskal Herria-Estatu Batuak) eta inpresionista filmatzea, Euskal Herrian erakutsia eta ikusia izateko helburuarekin, metodo alternatibo eta partehartzaileei esker aurre egin ahal zaiona. Hau guztia, proiektu artistikoa garatuz eta aldi berean, Ainararen istorioarekin inplikatuko den produktorea bilatuz.

Abentura hau bizi nahi baduzu, ondorengo proposamen batean edo gehiagotann parte har dezakezu:

1. Sinatu Ainara-ren babes-liburua ("Livre d'Or")
Duela denbora batetik hona Ainara-z hitz egiten entzun baduzu eta proiektu hau babestu nahi baduzu, karteldegietan ikusi ahal izan dadin, sinatu Ainara-ren “Livre d'Or" Babes-Liburua. Helburua herrialde bakoitzean ahalik eta sinadura gehien lortzea da.

2. Proposatu "flyer" eta kartelak ilustrazeko irudi bat
Proiektuaren hasiera “flyer” (esku-orri) eta kartel elektroniko eta inprimatuetarako irudien sormenerako deialdiarekin zirutatuko da.

Egindako lana eskertzeko, hautatutako irudiaren egileak bere lana aurkezteko espazio bat izango du blog honetan. Halaber, filmaketa egiten denean figurante paper bat eskainiko zaio, baita zinemarako sarrerak ere, filma zinema-aretoetara irtetzen denean.

Irudien sormenerako deialdi honi erantzuteko baldintzak eta irudiak izan beharko dituen funtsezko elementuak ezagutzeko, "Flyer eta karteletarako irudien sormenerako deialdia" orrian sartzea aski da.

3. Eman ezazu izena tailer partehartzaileetan
Tailer partehartzaile birtual eta errealek abentura honekin bat egin nahi duten pertsonak bilduko dituzte. Tailer hauek zinemazaleentzako eta artearen pasioa dutenentzako, Euskal Herriaren maitaleentzako eta ekoizle elkartuentzako “pack”ak sortuko dituzte. Gehiago jakiteko, kontsultatu tailerren zerrenda eta haietatik batean edo zenbaitetan izena eman.

4. Casting-etan parte hartu
Dagoeneko emandako rolez gain, hainbat rolen eta figuranteen casting-ak egingo dira internet bidez. Casting-etan parte hartzeko, erakartzen zaituen papera zein den adieraz dezakezu oraindanik.

5. Lokalizazioetan lagundu
Zenbait natura-dekoratu aurkitzeko zailak dira. Baliteke hauek zure etxetik gertu egotea!
Lokalizazioetan parte hartu ahalko duzu, eszena bat edo besteren filmaketarako egokia iruditzen zaizun leku bat guri adieraziz.
Gaurdanik margolanen aurre-lokalizazioan parte har dezakezu.

6. Egin zaitez Ainara-ren Harpidedun edo Ekoizle Elkartu
Ainara-ren finantzaketan lagundu edo parte hartu nahi baduzu, eta trukean izan litezkeen ordainez hitz egin nahi baduzu (partikularra edo erakundea zaren kontuan izanik), filmaren harpidedun edo ekoizle elkartu egin zaitezke. Gehiago jakiteko.

7. Informatua egon eta zure hurbilekoei informazioa zabaldu
Ainara proiektuaren gaurkotasunaren inguruan informatua egoteko (proiektuen irekiera deialdiak, casting-ak, lokalizazioak, tailer partehartzaileak, e.a.), “Eguneratzeak e-postaz jaso” atalean (webgune honen eskuineko zutabean) utz dezakezu zure posta elektronikoaren helbidea. Gehiago jakiteko.

Zure hurbilekoek edo kontaktuek zu abentura honetan lagundu ahal izatea nahi baduzu, orri hau e-mail, Facebook edo Google+ bidez zabal diezaiekezu.