lundi 18 mars 2013

Irakurketa Batzorde birtualetatik... Irakurketa Batzorde errealetara... Ainara-k bere hegaldia jarraitzen du


Berridazketa partehartzailea arte delikatua da. “Berridazleari” proiektu artistikoa eta gidoi orijinala barneratzearen egitekoa ematean datza, eta, Irakurketa Batzorde birtualek identifikatutako idazketa-material eta ardatzetatik abiatuz, hasierako proiektuari leiala zaion gidoiaren bertsio birlandua egitean datza, egilearen ikuspegia, jatorrizko ideiarena eta ekoizpenarena berarena kontuan hartuta, honen errealitate guztiekin.

Berridazketak naturalki jartzen ditu agerian beste aukera artistiko batzuk. Era berean, hainbat garapen zalantzan jar ditzake. Pertsonaien psikologia, hauen izaera eta hauek irudikatzeko modua garatzea dakar. Askotan izaera jakin bat duten lekuak ere birlanduak izan dira. Alderdi bakoitzaren lotura indartzean datza, ideia nagusiaren zerbitzuan. Bide posible ezberdinen aukerak elkartrukeetan egin dira, fitxategi bezala osorik gordetzeko benetan baliotsuak ikusten ditugunak.

Gaurko egunean, idazketa partehartzailea aski aurreratua dago Irakurketa Batzorde errealei jarraipen elkarrizketatua proposatzeko, haien hautaketa irizpideei erantzunez. Honela, Ainara-ren lehen herena egile filmetan espezializatutako elkarte bati proposatu zaio. Apustua Irakurketa Batzorde errealeko irakurleak limurtzea da eta era honetan prozesu partehartzaile eta klasikoaren arteko sinergia indartzea.

Behin berridazketa bukatuta, zinema-garapenean eta ekoizpenean adituak diren beste erakunde batzuri (Zinema eta irudi animatuaren Zentru Nazionala, elkarteak, erakundeak, herrialdeko talde ezberdinak, erakunde publikoak, Europar Batzordea, e.a.) aurkeztuko zaie gidoia.

Prozesu partehartzailearen nahia egile-ekoizpenen berrikuntza eta zineman adituak diren erakundeen esperientzia uztartzea da.