samedi 30 juin 2012

Elhuyar-ek Kxo! sortu du, oinarrizko euskera ikasteko aplikazioa

"...Elhuyar Fundazioak aste honetan jarri du salgai smartphone telefonoentzako aplikazio berri bat: Kxo! izena du eta euskarazko oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagunduko die erabiltzaileei. Aplikazioa hiru hizkuntzatan erabili daiteke --gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez-- eta 2.000 hitz jasotzen dituen hiztegia dakar. Hiru euroren truke deskargatu daiteke eta Android zein iPhone mugikorrentzako bertsioak daude salgai. Doako proba bertsio bat ere jaitsi daiteke ere..."